Energia berriztagarriek ingurumen-neurriak bete beharko dituzte Euskadin

13/05/2021

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Eusko Legebiltzarrak ostegun honetan eskatu du Euskadin garatzen diren energia berriztagarrien proiektu guztiek "indarrean dagoen lege-esparruan jasotako ingurumen-neurriak errespetatzea eta horien mende jartzea". Halaber, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala "ahalik eta adostasun politiko eta sozial handienarekin" egitea eskatu dute.

Elkarrekin Podemos-IUk mozio bat eraman du Ganberara Euskadiren energia-politika berriari buruz eta klima-aldaketaren eta naturaguneen babesaren eta biodibertsitatearen aurkako borrokari buruz. Bertan, Euskadiko zentral eolikoak eta fotovoltaikoak izapidetzeko eta baimentzeko aldi baterako luzapena ezartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, gaur onartuko den Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legera "behar bezala" egokitu ahal izateko, eta etorkizunean Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartzeko.

Hala ere, aurrera atera den testua Eusko Jaurlaritzako taldeek (EAJ eta PSE-EE) aurkeztutakoa izan da; EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek errefusatu egin dute eta PP+Cs koalizioa abstenitu egin da; Vox alderdiko legebiltzarkideak, berriz, ez du botorik eman, ezta eztabaidan parte hartu ere. Halaber, Eusko Legebiltzarrak "bere helburuak Europako Itun Berdearekin lerrokatzea" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, Basque Green Dealen bidez garapen eredu "justu eta iraunkor" batean aurrera egiteko.

Bestalde, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala "ahalik eta adostasun politiko eta sozial handienarekin" egin dadila eskatu du Legebiltzarrak, eta Euskadin garatzen diren energia berriztagarrien proiektu guztiek "indarreko lege-esparruan jasotako ingurumen-neurriak errespetatu eta horien mende jar daitezela", bai eta Klimari buruzko Europako Legera eta Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Espainiako Legearen egokitzapen-prozesu bat abiaraztea ere, Espainiako Gobernuaren beharrezko onarpenaren ondoren.

Era berean, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren aurkako borrokara bideratutako Europako, Estatuko edo EAEko funtsak energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko proiektuetara bidera daitezela, Euskadiko Energia Estrategiaren irizpideei jarraituz. Azkenik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio hidrogenoarekin zerikusia duten proiektuetarako Europako, Estatuko edo Euskal Autonomia Erkidegoko funtsek balio dezatela CO2 emisiorik gabeko energia berriztagarrietatik datorren hidrogeno berdea lortzeko.

EITB.EUS

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies