Berdearaba argazki-erakusketa Laudioko Aldai plazan ikusi ahalko da martxoaren 20ra arte

15/03/2019

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Berdearaba argazki-erakusketa Gasteiztik Laudioko Aldai plazara abiatuko da, non martxoaren 20ra arte bisitatu ahalko da. Erakusketak xede du ezagutaraztea  Arabako lurraldean sustatutako 10 jarduera berriztatzaile eta jasangarri.

Proiektua “Fotogasteiz” Gasteizko Argazkilarien elkarteak garatu zen eta martxoaren 1etik 10era martxan izan den  ASTEKLIMA Euskadiko Klima-aldaketaren astearen jardueretako bat izan da, herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko norberaren konpromezua bere egiteko gonbiteari arreta pizteko.

 “Istorio horien protagonistak jakitun dira keinu txikiek aldarazten dutela mundua. Haien jardunak izan badira eredu” dio Berdearaba Kontzientziako zuzendari Gustavo Bravok, erakusketa aurkezten duen tótem-etik. Erakusketa kalean da, Araban sustatutako 10 jarduera berriztatzaile eta jasangarri erakusten dituzten 10 totemek osatua.

Toloño mendilorroko Tradiziozko erlezaintza jasangarria Javier González de Martínen eskutik ezagutu ahalko da (Arabako Erletzainen elkartekoa). Sasoiko nekazaritza ekologikoa Bionekazaritza Arabako Nekazari eta Abeltzain Ekologikoko elkartearen eskutik. Bitartekaririk gabeko abeltzaintza ekologikoa Alfredo Alonsok ordezkatuko du; zortzi urtez behiak eta behorrak Villambrosan hazarazten diharduen abeltzaina. Añuan, Iñaki Eceizaren (“Zelaitxo”ren sustatzailea) eskutik, Ahuntz-esneaz egindako artisau gaztandegia ezagutu ahalko daGasteizko Jundiz industriaguneko A&B Laboratorios de Biotecnología-ren bitartez, Industria-ekologia proiektua  bat ezagutaraziko da. Geograma enpresako langileen artean, CO2 isuriak murriztarazteko bultzaturiko bizikletaren erabilera sustatzeko proiektuak Emisiorik gabeko mugikortasunaordezkatuko du. Samaniegoko Ostatu upategiak ardo-upategi ekologikoaren kasua hezurmamituko du.

Gesaltza Añagako gatzaren tradiziozko ekoizpenaArtefruta fruta-dendaren plastiko gabeko komertzioa eta Araiako Bioarkitekturak osatzen dituzten 10 totemak—eguneroko jardunean ere ekosistema zaintzearen beharraz jakitun—  lurraldearen etorkizunari atxikitutako ekonomia-jarduera berrien alde egin zuten 10 pertsonen istorioak ezagutarazteko

Irekia

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies