27/11/2018
Línea Verde
info@lineaverdemunicipal.com
Urtebeteko epean, behin betiko dokumentu bat edukitzea espero dugu. Oraingoz, lehen urratsak ematen ari gara, eta gaur aurkeztu ditu Bilbon Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskal Hiria kongresuan.
Lan hau bat dator ONU-Habitatek adierazitako helburuekin. Guztia munduko buruzagiek pobrezia, planetaren babesa eta guztion oparotasuna segurtatzera bideratutako 2016an onartutako akordiotik abiatu da.
Helburu bakoitzak bere jomuga bereziak ditu, hurrengo 15 urtean betetzekoak. Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH ere deituak) 17 dira, Agenda Globala 2030ean biltzen dira eta, horietara heltzeko, zeinek bere lana egin behar du: gobernuek, arlo pribatuak eta gizarte zibilak.
11. helburuak ‘Hiri eta komunitate jasangarriak’ aipatzen ditu, eta exijitu egiten du pertsona guztien etxebizitza, osasuna, hezkuntza, enplegua, energia, berdintasuna, bake eta ekosistema osasuntsuak bermatzea.
Eta hor sartzen da bete-betean Euskadiko Hiri Agenda, Bultzatu 2050, “hiri eta herri inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak lortzeko bide-orria, atzean inor utzi gabe”. Bestela esateko, puntu ahulenei erreparatzen die, aldeak gainditu eta orain egon daitezkeen desorekak hobetzeko. Hamar gairi heltzen die, eta oinarrizko alderdiak ukitzen ditu, hala nola enplegua, osasuna, etxebizitza, zerbitzu sozio-sanitarioak, mugikortasuna eta energia, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzeko zuzendariak azaldu duenez.
Ikuspegi global batetik, agenda egungo egoeraren lehen diagnostiko bat ontzen ari da, eta sail bakoitzaren estrategiak identifikatu ditu GJH 11ri lotuta. Euskadiko Hiri Agendan, Eusko Jaurlaritzak parte hartzeaz gain, lurraldeen, udalerrien eta gizarte-, politika- zein ekonomia-arloko eragile guztien partaidetza ere sustatuko da.
Agendak oso askotariko gaiei erreparatzen die. Hasi zahartzetik eta langabeziaraino, tartean direla ere errenta baxuak edo etxebizitza zaharrak. Gainera, baliabideen ingurumenaren alderdiari ere erreparatzen dio, alegia, energiaren, lehengaien menpekotasunari (Euskal Autonomia Erkidegoan, % 93ra heltzen dena); edo elikagaien buruaskitasunari (EAEk kontsumitzen dituen nekazaritza-produktuen % 19z hornitzen baitu bakarrik bere burua); hondakinen kudeaketa, edo klima-aldaketarako egokitzapenari, zenbait arrisku-egoera gerta baitaitezke, batez ere kostaldean.
Lan hori egin eta aldi berean, Eusko Jaurlaritza ekintza-planak ezartzen ari da dagoeneko, adibidez, auzo babesgabeenetan esku hartuz; izan ere, horietan biltzen da biztanleriaren % 31. Dagoeneko hainbat programa ezartzen ari da, batzuk EBren babesaz.
Gainera, Agendak lurralde- eta hiri-jasangarritasuneko adierazleak edukitzeko modua emango du, ondorengo gaiak aztertuko dituztenak: hiri- eta lurralde-eredua, zoruaren kontsumoa, biztanleria-dentsitatea, hiri-garapenaren inpaktua edo etxebizitza-aurreikuspena. Gainera, egoera sozio-ekonomikoa, ingurumena edo azpiegiturak ere neurtuko dira.
“Mugarik ez duten gaiak”
Euskal Hiria programaren baitan, Kongresuko lehendabiziko jardunaldian, Euskadik Arku Atlantikoan duen egoera aztertu zen, eta mugarik ezagutzen ez duten galdera handi batzuei erreparatu zien, adibidez, klima eta energia, merkataritza eta turismoa. Hala ere, horiek ere eskatzen dute Administrazioak neurriak hartu eta plangintza egitea.
Antxon Olabe Trantsizio Ekologikorako Ministerioko laguntzailea da, eta Espainiako Gobernua klima zein energia gaietan abian jartzen ari den estrategiak eman zituen aditzera, eta horietako batzuk zorrotzak dira. Datu batzuk ere eman ziren, Euskadi ekonomia zirkularrean nola dagoen esaten duen diagnostiko gisa.
Frantziatik, Pascal Madryk, Institut de la Ville et du Commercekoak, herrialde auzokidean sortzen ari den arazo bati erreparatu zion: hirien erdiguneak eta beheko solairuak husten ari dira, periferiako saltoki handiak ugaldu direla eta. Pilar Zorrilla EHUko irakasleak bere ikuspegia eman zuen hiriguneko dendek inguruan gertatzen diren fenomenoei begira izan beharko luketen jokamoduari buruz.
Gaurko egunean, hiria berroneratzeko hurbileko esperientzia batzuk ezagutu ditugu eta, alde horretatik, Marie-Pierre Barrék Frantziatik, eta Luis Gerardo Ruiz Palomeque irakasleak ekarpen batzuk egin dituzte. Kongresuak konektibitate berriek garraioan duten eragiteko modua ere aztertu du, baita egunerokotasuneko beste gai batzuk ere.
Irekia
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies